Joxemari Iturralde
Hizkuntza eta Literatura Erromanikoetan lizentziatua (1973). Euskara eta Euskal Literaturako katedraduna (1985). 1977an Bilbon, POTT banda literarioa fundatu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera.
Henry Bengoa inventarium ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.
Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan (Arteleku-ko Zehar aldizkarian, Argia aldizkarian, Xagurra, Akademia Sekretua, Garziarena aldizkarietan, Emak Bakia Baita argitaletxearen proiektuetan, Egunkaria, Mugalari gehigarri kulturalean eta abar...).
Helduentzako liburuez gain, hainbat obra haur eta gazteentzat ere argitaratu ditu.
Bestalde, liburu ugari euskaratu ditu jatorrizko hizkuntzetatik egindako itzulpenetan.
Euskaltzain urgazlea da.
Es escritor en lengua vasca. Licenciado en Lengua y Literatura Románicas, es catedrático de Instituto de Lengua y Literatura Vasca. Fundó el grupo literario vasco POTT, junto con Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika y Joseba Sarrionandia.
Ha recibido el premio Nacional de la Crítica, el del Gobierno Vasco, el de la Diputación de Bizkaia, el de Cuentos del Ayuntamiento de Bilbao, el de Cuentos Incombustibles, el JUUL de literatura juvenil...
Ha sido traducido a otros idiomas. En castellano, cabe destacar las obras La chica de Jamaica, Golpes de gracia, Luna amarilla, El orador de Hyde Park, Las moscas no salen en las fotos, Vida del auténtico Andy Bengoa...
Es académico correspondiente de Euskaltzaindia (Real Academia de la Lengua Vasca).