Nik idatzitako liburu batzuk, Gazte Literatura sailean:
FRANTZIAN JE T´AIME ESATEN DUTE
Imajina ezazue eszena hau: Frantziara zoazte, oporretan, lagunekin batera eta gurasorik gabe! Ez dago gauza hoberik munduan! Frantsesa ikasi behar, hori bai, eta ez da gauza erraza hizkuntza hori. e! Baina, tira, badira gauza okerragoak mundu honetan.
Cornechon familiaren etxean bizi behar dut, frantses pixkat bat ikasteko, familia bitxia, benetan. Bertan bizi dira Anicke, Silvie, Raymond aitona eta gero... Bernard, adiskide handia suertatuko zaidan mutila. Bitartean, gertakizun bitxi eta harrigarri asko. Eta gainera, nonahi, neska mordoa muxu emateko prest zuk eskatu orduko. Baina, nola arraio esaten da eman muxu frantsesez?
Nire lagunen gezurrak
3. edizioa - 2.500 ale salduta
Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Hori esaten digute beti ikastetxean irakasleek eta etxean gurasoek. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka bat gehitu behar zaio bizitzari, eta hori aldika gezurtxo bat esanez lortzen da. Askotan gezur batek lagundu egiten du, arindu egin dezake egoera astun, petral bat. Gainera, denok ditugu halako hankasartzeak. Irakasleak, gurasoak..., beti guri esaten egia esan behar dela, eta gero gezurrak botatzen harrapatzen ditugu ezustean.
Eta zuk zer? Seguru zuk ere noizbehinka gezurrak esaten dituzula. Nik baino gehiago? Nire lagunek baino gutxiago?
Irakur ezazu liburua eta kontatu gero.
Baina, egia esan, e? Ez hasi gezurretan.
Edo bai... zuk ikusi
Olibia, Risky,
Txop Suey eta Mohamed
3.000 ale salduta
Lehen amodioa Suedian
22.400 ale salduta
Finalista
Euskadi Literatura Sarian
Haur eta Gazte sailean
Kaliforniako neskak
14. edizioa: 14.100 ale salduta
Londresen nago aitonarekin
40.000 ale salduta
Santiago Bidean
4.200 ale salduta
Azken urtea Lizeoan
6.800 ale salduta